Elorrioko Txintxirri Ikastolak antolatuko du datorren Ibilaldia
- EgunkHari
- 28 oct 2019
- 1 Min. de lectura
Ander ELORDUI SOMARRIBA
Hirugarren aldiz batuko dira ikastolazale eta euskaltzaleak herri bizkaitarrean 2020an. Urtero herri ezberdin batek ospatzen du jaia, eta aurten Lekeitioko R.M.Azkue Ikastolak pasatu dio lekukoa 50 urte bete dituen Txintxirri Ikastolari. Maiatzaren 31an ospatuko da, Hel horri! lemapean. Lortutako diruarekin hezkuntza herriratzea, bioeraikin berria eraikitzea, harremanak sendotzea eta hainbat baliabide berri lortzea dute helburu.

Commentaires