Abian da Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XI. Kongresua
- EgunkHari
- 11 nov 2019
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 26 nov 2019
“Aktore eta estrategia berriak testuinguru mediatiko partekatuan” izenburu hartuta, kazetaritza parte-hartzailea izango dute ardatz hainbat adituk. EgunkHari-k jarraipen berezia egingo du
Amaia BALENTZIAGA VILLAR

Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XI. Kongresua ireki du EHUko Kazetaritza II Sailak Bilboko Bizkaia Aretoan. Bi egunez, gaur eta bihar, kazetaritza parte-hartzailea izango da biltzarraren gai ardatza, eta “Aktore eta estrategia berriak testuinguru mediatiko partekatuan” izango du izenburu. Izan ere, antolatzaileen arabera, “eraldatze eta ziurgabetasun aroa” bizi du kazetaritzak, informazio aniztasuna eta kontsumitzeko ohitura berriak direla-eta. EgunkHari-k Kongresuko egitarau osoaren jarraipen berezia egingo du.
Comentarios