top of page

Joao Canavilhas: "Kazetaritza ez da beharrezkoa izango gizarteak mundua ulertzeko behar ez duenean"

  • Foto del escritor: EgunkHari
    EgunkHari
  • 12 nov 2019
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 26 nov 2019

Transmedia kazetaritzaren nondik norakoak azaldu ditu Beira Interior Unibertsitateko irakasle portugaldarrak Bilboko Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XI. Kongresuan





Aitor GARMENDIA ETXEBERRIA


Joao Canavilhas irakasle eta komunikazioan aditu portugaldarrak “Era digitalean transmedia kazetaritza ikertuz” hitzaldia eman du Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaia Aretoan. Bertan, gaur egungo kazetariaren helburua biztanleria libre eta autonomoa bermatzea izan behar duela adierazi du.


Irakurleen partaidetzak transmedia kazetaritzan duen garrantziaz ere mintzatu da aditua: “Hartzaileen kazetaritza ez da existitzen, baina kazetaritzak irakurlearen parte-hartzearen beharra du”. Kazetari eta kazeta-kontsumitzailearen arteko kooperazioa da Canavilhasen ustez transmedia komunikazioaren gakoa.


Joao Canavilhasen hitzaldia Bizkaia aretoan

Erronkei dagokienez, fake news-en kasua da komunikazioaren sektoreak une honetan gainditu beharreko arazo nagusia irakaslearen ustez. Zigorrak ezartzea izan daiteke soluzio posible bat, baina batez ere, Canavilhasen ustez, hezkuntza da arazoari aurre egiteko gakoa. Haur eta gazteen irakaskuntzan gai hauek lantzeak, hurrengo belaunaldietan problema hau saihestea ekarriko luke aditu portugaldarraren aburuz.


Kazetaritza ona egiteko aholkuak ere eman ditu Beira Interior Unibertsitateko irakasleak: “Kazetariak eskura dituen baliabide guztiak erabili behar ditu”. Plataforma eta teknologia guztiak erabiltzeaz gain, lana irakurleari zuzentzeko medio guztiez baliatzea aholkatu die Canavilhasek hitzaldira gerturaturikoei.


Comments


Harpidetu zaitez EgunkHarira!

  • Twitter Icono blanco
  • Blanco Icono de Instagram

Eskerrik asko!

© 2023 by TheHours. Proudly created with Wix.com

bottom of page