top of page

Ramon Salaverria: "140 lagunek edo bakar batek egin dezakete hedabide digital bat"

  • Foto del escritor: EgunkHari
    EgunkHari
  • 12 nov 2019
  • 2 Min. de lectura

Actualizado: 26 nov 2019

Txikitasuna eta tokikotasuna dira nagusi hedabide natibo digitaletan; hala ere, gaur egun gehiengoa dira Estatu espainiarrean






Amaia BALENTZIAGA VILLAR

Ramon Salaverria hitzaldia ematen Ziberkazetaritzaren Kongresuan. Iturria: Ander Elordui
Ramon Salaverria hitzaldia ematen Ziberkazetaritzaren Kongresuan. Iturria: Ander Elordui

Hedabide natibo digitalen eboluzioa, egungo egoera eta tendentziak izan ditu hizpide Ramon Salaverria (Burgos, 1970) Nafarroako Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XI. Kongresuan, Bilbon. Bukatu berri duen "Usos y preferencias informativas" ikerketaren ondorioetan oinarritu du bere azalpena, "¿Quién llama a la puerta del periodismo? Tendencia en los medios nativos digitales" izenburupean.


Komunikabide horietako batzuk jada eskarmentudunak eta sendoak direla azaldu du ikertzaileak: "El Confidencial natibo digital erreferentziazkoa da; 2001ekoa da. Bada, 140 kazetari ditu nominapean". Baina balioan jarri du ere boluntarismo handiarekin lan egiten duten beste hedabide batzuen jarduera, eta 21 iguales jarri du horren adibide gisa: "Euskal pilota du gai nagusitzat. Ez dauka helbide sozialik, baina pertsona bakar batek kalitatezko kazetaritza egiten du, tokikoa, gai konkretu bati buruz".


Negozioaren ikuspuntutik, aldiz, Salaverriak nabarmendu du ekonomikoki ahulak direla hedabide natibo digitalak, eta horregatik dibertsifikatzen dituztela beren finantzazio bideak. Horretarako, tokiko edo nitxo markako sareak sortu eta asoziazionismoa erabiltzen dute: "Elkartzea da inteligenteena eskakizun desberdinei erantzun ahal izateko". Tokikom euskarazko toki komunikabideen bateragunea jarri du adibidetzat.


Izan ere, irakaslearen arabera, tokikotasuna nagusitzen da natibo digitaletan, eta horrek, zuzenean eragiten du jasotzen duten diru-laguntza kopuruetan: "Hedabide digitalen finantzazio publikoa oso hedatuta dago Euskal Herrian eta Katalunian". Zeren, biztanleria, ekonomia eta hizkuntza giltzarri dira komunikabide baten eraginean eta dimentsioan. Hori dela-eta kontzentratzen dira hedabide digital gehien Madrilen, Bartzelonan, Euskal Herrian, Galizian, Valentzian eta Andaluzian, "jarduera ekonomiko nabarmena" dagoen tokietan.


Hori bai, komunikabide ez natiboen esku dago oraindik irismena. Baina, era berean, askotariko gaiak lantzen dituzten natibo digitalak dira egun gehiengoa Espainian, %51 zehazki: "Azken hauen joera goranzkoa izan da, batez ere, krisiaren ondoren". Etorkizunera begira jarrita, Salaverriak esan du natibo digitalek zer esan handia izango dutela datozen hamarkadetan.




Comments


Harpidetu zaitez EgunkHarira!

  • Twitter Icono blanco
  • Blanco Icono de Instagram

Eskerrik asko!

© 2023 by TheHours. Proudly created with Wix.com

bottom of page