“Armairutik ateratzeko eguna”
- EgunkHari
- 14 oct 2019
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 5 dic 2019
"Isolamenduaren eta beldurraren sinbolo izatetik, norberaren baieztapen prozesu izatera igaro da armairua”
Ander Elordui Somarriba
#comingoutday hastag-a izan da komentatuena Twiterren, urriaren 11a baita “armairutik ateratzeko egun ofiziala 1990etik. LGTBI mugimenduek indar handia hartu dute azken urteetan. Sare sozialetan gero eta gehiago dira honen aldeko ekarpenak.

EL PAIS Americak argitaratu du: “Isolamenduaren, ezkutalekuaren eta beldurraren sinbolo izatetik, norberaren baieztapen prozesu izatera igaro da armairua”.

La Vanguardiak ere adierazi du famatu askoren “armairuko irteerak” arma gisa laguntzen duela mundura zabaltzeko LGTBI pertsonak.
Lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualak dira mugimendu honetako siglen parte. Munduko estatu askok ez dute heterosexualitatetik kanpoko izaerarik onartu oraindik. Honen ondorioz, aske izatearen eta aske maitatzearen inguruko kexa asko aurkitzen dira sareetan.
Kongresuko kide den Joe Kennedy III-ak argitaratu du: “Zure barruko sena hurbilekoekin eta munduarekin partekatzea oso pertsonala da, eta bidaia bakarra da bakoitzarentzat”.

1972an David Bowiek bere homosexualitatea baieztatu zuenetik, hainbat izan dira armairutik atera diren ospetsuak; hala nola: Freddie Mercury, Elton John, Ellen DeGeneres bai eta Espainiar aurkezle den Jesús Vázquez.

Bestalde, badira mugimenduaren aurkako Txioak. Erabiltzaile batek aipatu du zientziaren aburuz bi genero soilik daudela.
Borobiltzekotan argitaratu du beste batek ez dela beharrezkoa “armairutik” ateratzea, eta ezberdintasunak onartzen dituzten jainkoak badirela.
Comments