top of page

Laborategiko hondakinen kudeaketa online ikastaroa irailak 26an jarriko da martxan EHUren eskutik

  • Foto del escritor: EgunkHari
    EgunkHari
  • 23 sept 2019
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 5 dic 2019


Unibertsitateko Iraunkortasun Batzordeak “Jardunbide egokiak laborategian: Hondakinak” doako online ikastaroa antolatu du. Unibertsitatean laborategia erabiltzen duten guztiei zuzenduta dago eta urriaren 30 arte luzatuko da



Mikel URANGA MUGICA

Aitor GARMENDIA ETXEBERRIA


Ikastaroan zehar laborategiko hondakinak nola sailkatu, etiketatu eta biltegiratu ikasiko dute parte hartzaileek, baita oinarrizko segurtasun arauak ere. Laborategietako erabiltzaileak ugariak dira Euskal Herriko Unibertsitatean eta bertan arriskutsuak diren hondakinak sortzen dira askotan. Hondakin kimiko, sanitario, erradioaktibo, elektriko, elektroniko eta esperimentazioko animalienak dira arriskutsu bezala kontsideratzen direnak.


Beste unibertsitate eta herrialde batzuetan ikastaro hauek derrigorrezkoak direla dio Isaac Barriok, EHUko hondakinen eta ingurumen kalitatearen kudeatzaileak. Hemen beharrezkoa ez den arren, laborategietako erabiltzaile guztiei gomendatzen die ikastaroa kudeatzaileak. Barrioren adierazpenen arabera, “ingurumenaren iraunkortasuna zein iraunkortasun ekonomikoa” daude hondakin hauen atzean, ingurumena kaltetzeaz gain, unibertsitateak hondakin hauek kudeatzeko diru asko xahutzen baitu.


Laborategiko hondakinei ez zaiela gehiegizko garrantzia ematen iruditzen zaio Adei Barandiarani, ikastaroan parte hartuko duen Biokimikako eta Biologia molekularreko ikasleari. Barandiaranen hitzetan, hondakin hauek “hainbat ikerketetarako oztopo dira, horregatik soluzio bat bilatu behar zaie, kurtso hau irtenbide horietako bat izanik”.


Ikastaroa internet bidez gauzatzeak arrakasta gehiago edukitzera eraman du. Online kurtsoak jada hiru edizio daramatza eta azken honetarako 157 pertsonek eman dute izena.



Commentaires


Harpidetu zaitez EgunkHarira!

  • Twitter Icono blanco
  • Blanco Icono de Instagram

Eskerrik asko!

© 2023 by TheHours. Proudly created with Wix.com

bottom of page