Eskubaloi ikastaro bat abian jarri du EHU-ko polikiroldegiak Leioan
- EgunkHari
- 23 sept 2019
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 5 dic 2019
Aurten ere eskubaloi taldea egongo da udazkeneko campuseko txapelketan
Ander ELORDUI SOMARRIBA
Martxan jarriko dira eskubaloi ikastaroak aurten Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Leioako (Bizkaia) Campusean, ikasleei kirola egiteko aukera eman eta jarduera fisikoa bultzatzeko asmotan.
(Klik egin hemen Leioako Campuseko web orria ikusteko)

Aurreko urteko errugbi entrenamenduek izandako arrakastak bultzatu du Carmen Fernandez Polikiroldegiko EHU saileko burua ekimen berri honetara.”Oso ondo joan zen eta horregatik zabaldu dugu beste modalitate batera” dio.
(Argazkian polikiroldegiaren kokalekua azaltzen da).
Eskubaloi entrenamenduak astean behin izango dira urriaren 2tik aurrera asteazkenetan, eta entrenatzaile batek zenbait talde antolatuko ditu. Carmen Fernandezek adierazi du ez dela hautaprobarik egongo eta zabalik dagoela maila guztientzat. Doako ikastaro bat da, eta 2 kreditu ematen dituzte %80ko asistentziatik gora. Ikastaroa mistoa da.

(Klik egin hemen ikastarora apuntatzeko)
Urtero legez ospatuko da aurten ere udazkeneko lehiaketa campusean urriaren 16tik aurrera. Ikasleak beraien kirol gustukoenetan lehiatzeko, kredituak lortzeko eta kirola sustatzeko EHUk egindako ekimena da.
Eskubaloi taldea osatzeko 8 lagun behar dira gutxienez eta 14 gehienez. Epea irailaren 9tik urriaren 10era izango da eta kreditu erdia emango da 4 partiduro. Talde femeninoa eta maskulinoa bereizi egingo dira. Azaroaren 14an ospatuko da txapelketa Leioako polikiroldegian.
EHUko bestelako kirol ikastaroak klik egin hemen
EHUko polikiroldegiko instalazioak ikasteko klik egin hemen
EHUko kredituak jaso nahi badituzu klik egin hemen
Comments