Kirolaren eta Osasunaren Astea antolatu du EHUko Bizkaiko Kirol Zerbitzuak
- EgunkHari
- 23 sept 2019
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 5 dic 2019
Abian dago jada kirol ikasturte berria. Hori dela-eta, aurtengo eskaintza plazaratzeko ere balioko du Kirol Asteak
Amaia BALENTZIAGA VILLAR

Kirolaren eta Osasunaren Astea antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campuseko Kirol Zerbitzuak datorren hilaren 24, 25 eta 26rako. Leioako campuseko kiroldegian eta campus bereko Mikel Laboa plazan izango dira ekintzok, eta unibertsitateko ikasleen zein langileen artean jarduera fisikoa sustatzea izango dute helburu.
Kirol Zerbitzuko Carmen Fernandez de Garayalde teknikariaren arabera, bi ekintza nagusitan egongo da banatuta astea. Batetik, irailaren 24an eta 25ean ate irekiak izango dira kiroldegian bertan, eta izena ematen dutenek antolatuta ohi dauden ekintzak probatzeko aukera izango dute, dohainik. Bestetik, irailaren 26an Kirol Eguna izango da Mikel Laboa plazan, eta parte-hartzaileek hainbat modalitate praktikatzeko aukera izango dute, 9:45etik 14:00etara bitartean.
Hasi da ikasturtea
Martxan dago jada ikasturte berria EHUn. Aurten ere, natur jarduerak, txapelketak, errugbi zein eskubaloi eskolak, unibertsitateko kiroldegiko ekintzak eta bestelako ikastaroak antolatu ditu Kirol Zerbitzuak. Kiroldegiko jarduerei dagokienez, Asier Causo harrerako langileak azaldu du abonatuek astean nahi beste klasetara joateko aukera dutela, hiru hilean behin 61,35 euro ordainduta.
Berariazko instalazioak
Comments